XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ionesko eta Teatroa.

Mende honen hasieran, vanguardiazko mogimendu bat nabaitu zan bortizki espirituaren eta giza egintzaren eremu guztietan.

Batez ere 1920 bueltan.

Ezagun da indar-berritze hori filosofian, pinturan, musikan, sikologian, literaturan.

Ikusbide berriak sortu zitzaizkigun orduan, eta, molde zaharrak desegiñarekin, estilo berri bat agertu zan.

Mogimendu horrekin, dudarik ez, zorretan dago gaur artea.

Teatroa geratu zan atzeratuena ta ahulena indar-hartze hortan.

Batez ere 1930'tik gerora, urte hortantxe lotu-beharra izan baizuan, dio Ionesko'k.

Gudua, erreboluzioa, nazismoa, burgeskeria eta beste tirani-mota guztiak: horra teatroaren aurrerapenaren debekatzailleak.

Hoiek dira ere vanguardiaren betiko etsaiak.

Lehen eta orain, hala gertatu da hori beti.

1930'n, ta gaur ere.

Halere, vanguardia, baztertua bai, baiña menderatua ez da izan.

Ionesko'k uste du berriz ere bultzada onuragarri bat eman beharrean gaudela teatroaren eboluzioari, eta lan hortan eskuartu nahi luke berak ere: (teatroaren billakaera horren) langille apalenen artean gura nuke nere burua ikusi.

Azpikoz-gora ta funtsez oker dio Ionesko'k ausarki dago egunean teatroa: sikologi motel ta baztertuaz egiña, errexkerikoia, burgesi-prudentzi-zalea, utsezko errealismoz eratua, artistari bildur dezaioketen erako dogmai buru-makur....